Pepeenergy webgunearen erabiltzaileentzako pribatutasun-politika.

1. DATU PERTSONALEN BABESA

MERKATURATZAILEAREN Zerbitzuak eskaintzeak berekin dakar BEZEROAREN datu pertsonalak tratatzea, eta Kontratu honetan eta pribatutasun-politikan zehazten denaren arabera tratatuko dira

Energía Colectiva SL sozietatea izango da tratamenduaren arduraduna (Posta-helbidea: Don Juan de Austria, 28, 4ª planta, 46002, Valentzia. IFZa: B.98.670.003). datuak babesteko gure ordezkariarekin harremanetan jartzeko, mezu elektroniko bat bidal dezakezu [email protected] helbidera.

1.1. Kontratazioarekin eta zerbitzu-ematearekin lotuta tratatzen ditugun datuak helburu hauekin tratatuko dira:

a) Kontratu-harremana kudeatzeko

Helburu honetan sartzen dira kontratuaren kudeaketa, fakturazioa eta gure sailetako edozeinekin duen interakzioaren kudeaketa (bezeroarentzako arreta-zerbitzua, zerbitzu teknikoa edo erreklamazioak, kontratazioko aldaketak edo gorabeherak artatzeko kalitate-zerbitzua) . Harremanetarako datuak tratatuko ditugu, halaber, Bezeroari bere eremu pribaturako sarbidea gaitzeko; webgunetik eta aplikaziotik sar daiteke eremu pribatu horretara, eta Bezeroari aukera ematen dio bere fakturak ikusteko eta egindako kontsumoa kontsultatzeko.

Kontratu-harremana gauzatzea da datu horiek tratatzeko legitimazio-oinarria, eta kontratu-harremanak indarrean dirauen bitartean gordeko dira datuok; ordutik aurrera, blokeatuta edukiko ditugu, eta agintaritza polizialek eta judizialek bakarrik eskuratu ahal izango dituzte, tratamendutik eratorritako legezko betebeharrak eta ardurak iraungi arte. Oro har, sei urtekoa izaten da epe hori, Kontratua amaitzen denetik, salbu eta ez badago erreklamazio administratibo edo judizialik; halakorik sortuko balitz, prozedura amaitu arte gordeko lirateke datuak.

b) Energia elektrikoa hornitzeko zerbitzua:

Helburu honen barruan sartzen dira energia elektrikoa hornitzeko beharrezkoak direnak eta hari dagozkionak, hala nola:

- Energia elektrikoko zerbitzuaren hornikuntza;

- Kontsumo-datuak eta haien erabilera erregistratzea, fakturatu ahal izateko; eta erreklamazio estrajudiziala eta judiziala, ez bada ordaintzen.

- Gorabehera teknikoak detektatzea, kudeatzea eta konpontzea eta erreklamazioak ebaztea.

Helburu horrekin tratamenduaren xede diren datu-kategorietan sartzen dira harremanetarako datuak, HPISak, HPKUak eta kontsumo-datuak.

Beste Merkaturatzaile batetik edo hartara switch bat eskatzen bada, jakinarazten dizugu zure identifikazio-datuak tratamenduaren xede izan daitezke. Kasu horretan, beharrezkoa da datu horiek ematea lurraldearen arabera dagokion energia-banatzaileari. Une bakoitzean indarrean den legedian horretarako aurreikusten diren datuak trukatuko dira MERKATURATZAILEAREN eta Banatzailearen artean.

Kontratu-harremana gauzatzea eta, switcharen kasuan, kontratuaren aurreko neurriak hartzea da datu horiek tratatzeko legitimazio-oinarria, eta kontratu-harremanak indarrean dirauen bitartean gordeko dira datuok; ordutik aurrera, blokeatuta edukiko ditugu, eta agintaritza polizialek eta judizialek bakarrik eskuratu ahal izango dituzte, tratamendutik eratorritako legezko betebeharrak eta ardurak iraungi arte. Oro har, sei urtekoa izaten da epe hori, Kontratua amaitzen denetik, salbu eta ez badago erreklamazio administratibo edo judizialik; halakorik sortuko balitz, prozedura amaitu arte gordeko lirateke datuak.

c) Kaudimena egiaztatzea

Jakinarazten dizugu, MERKATURATZAILEArekin kontratatu aurretik, kreditu-informazioko sistema komunetan (adibidez, BADEXGUG, ASNEF, Experian edo Equifax) kontsultatuko dugula zure kaudimena, Datu pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak aurreikusitakoaren arabera. Zure eskaera aztertzeko beste elementu bat da, eta, harekin batera, beste aldagai batzuk ere hartuko ditugu kontuan, hala nola sektorea, ea zorrik duzun gure taldeko beste enpresaren batekin edo iruzur-arriskua. Analisia negatiboa bada, gerta daiteke zure kontratazio-eskaera atzera botatzea, eta zuk, gero, zure kasua eskuz azter dadin eskatzeko eskubidea izango duzu.

MERKATURATZAILEAK kontratazio berriaren bideragarritasuna ebaluatzeko eta ez ordaintzeko arriskua murrizteko duen interes legitimoaren arabera egiten dugu. Datuen tratamendu hori. Informazio gehiago nahi baduzu gure interes legitimoari buruz, kontsultatu [email protected] helbidean.

Analisiaren emaitza (gai/ez gai gisa gordea), hiru hilabetez gordeko da, analisia egin zen egunetik zenbatzen hasita.

d) Zorra ez ordaintzearen datuak komunikatzea kaudimen-fitxategi komunetara

Betebehar ekonomikoei garaiz erantzun ezean, eta horren ondorioz zor ziurra, mugaeguneratua eta galdagarria sortzen bada, identifikazio-datuak eta ordaintzeke dagoen zorrari buruzkoak jakinaraziko zaizkie kreditu-informazioko sistema erkideez arduratzen diren erakundeei (esaterako, BADEXGUG, ASNEF, Gorabehera Judizialen fitxategia, eta abar). Horretarako, MERKATURATZAILEAREN interes legitimoa izango da legitimazio-oinarria, indarrean dagoen legeriak babestuta eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan kreditu-informazioko sistemei buruz ezarritako xedapenei jarraikiz. Informazio gehiago nahi baduzu gure interes legitimoari buruz, kontsultatu [email protected] helbidean.

Kreditu-informazioaren sistemaz arduratzen den erakundeak informatuko zaitu ezarritako eskubideak baliatzeko aukerari buruz sistemari zorra jakinarazi eta hurrengo hogeita hamar egunen barruan, eta, epe horretan, blokeatuta egongo dira datuak.

e) Iruzurra prebenitzea

Kontratazioaren inguruan ematen dituzun datuen zehaztasuna egiaztatu ahal izango du MERKATURATZAILEAK CSV kodeen bidez, Zerga Agentziako informazioaren edo antzeko mekanismoen bidez, edo banku-erakunde jaulkitzaileari berrespena eskatuta. Energía Colectiva SL kide den Taldeak iruzurra prebenitzeko dituen sistemak ere kontsultatu ahal izango dira.

Tratamendu horretarako, bere Bezeroa eta konpainia bera kontratazioko iruzurretik babestea da MERKATURATZAILEAREN legitimazio-oinarria. Testuinguru horretan, egiaztatzeko behar diren datuak bakarrik tratatuko ditu MERKATURATZAILEAK, eta iruzurra prebenitzeko beharrezkoak diren heinean bakarrik.

Informazio gehiago nahi baduzu gure interes legitimoari buruz, kontsultatu [email protected] helbidean.

f) Merkataritza-informazio propioa

MERKATURATZAILEAK bezeroen identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak erabil ditzake bere produktu edo zerbitzuei buruzko informazio komertziala bidaltzeko –hala nola hainbat motatako sustapenak, tarifa berriak edo hobekuntzak– bitarteko elektronikoen bidez –posta elektronikoa, SMSak, MMSak, MERKATURATZAILEAREN sare sozialetako eta beste plataforma batzuetako profilak erabiliz–, guztia ere Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legearen 21.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Aurrekoari dagokionez, gure eskaintzak pertsonalizatzeko eta gure Bezeroen behar eta nahiei hobeto erantzungo dioten produktu eta zerbitzuak eskaintzeko babesten gaituen interes legitimoan babestuta, kanpaina bakoitzaren hartzaileak segmenta ditzakegu kontratazioaren eta kontsumoaren esparruan jasotako datuetan oinarrituta (adibidez, eskaintza bat udalerri edo eremu geografiko jakin bateko biztanleei bakarrik zuzentzeko, edo tarifa jakin bat kontratatu duten Bezeroei bakarrik).

Helburu berarekin, eta interes legitimoan babestuta, administrazio publikoek argitaratutako datu estatistikoak erabil ditzakegu, kanpaina bakoitzaren hartzaileen identifikazio-parametroak zehazteko —eta horretarako bakarrik— (esate baterako, INEk argitaratutako datuen arabera 5.000 biztanletik gorako udalerrietan bizi diren Bezeroei bakarrik zuzentzeko eskaintza bat). Datu estatistiko horiek ez dira erabiliko gure datu-baseak osatzeko edo profilak egiteko, betiere aldez aurretik ez bada lortu Bezeroaren baimena.

Bezeroak edozein unetan egin diezaioke aurka informazio hori bidaltzeari edo hura pertsonalizatzeari, merkataritza-komunikazioetan bertan edo Pribatutasun Politika honetan adierazten diren prozeduren bidez. Pertsonalizazioaren aurka bakarrik baldin badago ([email protected] helbidera idatzita egin diezaioke uko), merkataritza-informazioa jasotzen jarraitu ahal izango du, baina seguruenik ez zaio hain adierazgarria irudituko.

Informazio gehiago nahi baduzu gure interes legitimoari buruz, kontsultatu [email protected] helbidean.

Helburu horrekin tratatuko ditugu zure datuak MERKATURATZAILEAREN bezero zaren artean eta komunikazio horiek jasotzearen aurka ez bazaude.

Jakinarazten dizugu Bezero izateari uzten diozunean gure produktu eta zerbitzuen berri ematen jarraitu ahal izango dizugula bitarteko elektronikoen bidez, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen Legeko 21.2 artikuluan zehaztutakoari jarraituz. Edozein unetan egin ahalko diozu aurka informazio-bidalketa horri merkataritza-jakinarazpen bakoitzean adierazten den prozeduraren bidez, gure bezero-arretako zerbitzuarekin harremanetan jarrita, edo Baldintza hauetan aurreikusten den gainerako moduetako edozeinetan.

1.2.Jakinarazten dizugu MERKATURATZAILEAK, bere bezero-zorroari eusteko, hura areagotzeko eta fidelizatzeko interes legitimoan oinarrituta, inkestak egin diezazkizukeela Kontratuaren indarraldian eta Kontratua bukatu eta 18 hilabeteko epean, eta/edo Bezeroak gurekin kontratatuak dituen zerbitzuak nola erabiltzen dituen azter dezakeela, batik bat hiru helbururekin:

a. Oro har bezeroei eskaintzen zaien zerbitzua, eskaintza eta arreta hobetzea (esate baterako, tarifa berriak garatzea, itxarote-denborak murriztea bezero-arretan, deiak eraginkortasunez bideratzea bezero-arretako zerbitzura, etab.)

b. Oro har gure zerbitzuekin erlazionatutako gorabeherak, hobetzeko alderdiak eta beharrak detektatzea (esate baterako, hornikuntza-arazoak, fakturazioko akatsak eta gorabeheren arreta hobetzea)

c. Abandonu-joeraren ereduak eta beste eredu estatistiko batzuk lantzea.

Helburu horietarako, datu seudonimizatuak eta Bezeroak bere eskura jartzen ditugun zerbitzuez egiten duen erabilerari buruzko informazioa erabiltzen dugu; halako zerbitzutzat jotzen dira energia elektrikoaren hornikuntzako zerbitzua (barne direla kontratu-harremanaren kudeaketa egokia, fakturazioa eta ordainketak eta zerbitzuaren kalitatea), kontsulta-zerbitzuak (besteak beste, aplikazioa eta bezeroaren arretako zerbitzua), kalitate horien zerbitzua eta gorabeherak konpontzea. Adibidez, datu hauek erabil daitezke: kontsumo-ordutegiak, potentzia, fakturaren edo kargaren batez besteko zenbatekoak, gorabeherak, gorabehera-mota, bezero-arretako itxaronaldia, jasotako arreta-mota, gorabeherak konpontzeko denbora, dei hutseginen saiakerak, aplikazioa erabiltzen den edo ez, etab.

Kasu horietan, bezeroaren datuen babeserako eskubidearen inpaktua ahalik eta txikiena izateko neurri egokiak hartuko ditu MERKATURATURATZAILEAK. Esate baterako, datuak seudonimizatuko ditu, eta helburu horretarako behar-beharrezkoak direnak baino ez ditu tratatuko. Bezeroak bere datuak helburu horrekin tratatzeari aurka egin ahalko dio [email protected] helbidera idatzita.

1.3. Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

Oro har, MERKATURATZAILEAK ez dizkie emango zure datuak hirugarrenei, switching-eskaerarik izan ezean (merkaturatzailea aldatzeko eskaera). Kasu horretan, zure identifikazio-datuak eta HPKUa (CUPS) emango dizkiogu banatzaileari, merkaturatzaile-aldaketa kudeatzeko; eta gure laguntza edo guk datuak ematea eskatzen duen lege-betebeharren bat baldin badago, esate baterako, kontsumoko ikuskapenetan edo horretarako ahalmena duten eragileek informazioa eskatzen dutenean. Komunikazioaren xede diren datuak kontratazioan ematen diren datuak izan ohi dira; hau da, identifikazio-datuak, harremanetarako datuak eta ordainketarako datuak.

1.4. Nazioarteko transferentziak

Halaber, jakinarazten dizugu MERKATURATZAILEAK ez duela aurreikusten oro har bezeroen datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egitea.

1.5. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Oro har, kontrataziotik eratorritako datuak Bezeroarekiko kontratu-harremanak dirauen artean gordeko dira. Ordutik aurrera, blokeatuta edukiko ditugu, eta agintaritza polizialek eta judizialek bakarrik eskuratu ahal izango dituzte, tratamendutik eratorritako legezko betebeharrak eta ardurak iraungi arte. Oro har, sei urtekoa izaten da epe hori, Kontratua amaitzen denetik, salbu eta ez badago erreklamazio administratibo edo judizialik; halakorik sortuko balitz, ebazpena irmoa izan arte gordeko dira datuak..

Nolanahi ere, kontratu-harremana amaitu ondoren faktura inpugnatzearen ondoriozko auziak edo haiek kobratzea lortzeko auziak izango balira, auzi horien izapideek dirauten artean gorde ahal izango dira datuak, behin betiko ebazpena atera arte (data horretan, datuak blokeatu egingo dira, eta, gero, ezabatu); hala ere, datu horiek froga gisa baino ezingo dira erabili.

1.6. Zein dira zure eskubideak?

Jakinarazten dizugu ezen, datuak babesteko legedian aurreikusitakoarekin bat, eskubide hauek dituzula:

- Datuetara irispidea izateko eskubidea: zer-nolako datuak tratatzen ditugun eta egiten ari garen datu-tratamenduak zer ezaugarri dituen jakiteko eskubidea.

- Datuak zuzentzeko eskubidea: zure datuak aldatzeko eska dezakezu, okerrak izateagatik edo egiazkoak ez izateagatik.

- Eramangarritasun-eskubidea: tratatzen ari garen datuen kopia bat eskuratu dezakezu, formatu elkarreragingarri batean.

- Tratamendua mugatzeko eskubidea duzu, legeak jasotako kasuetan.

- Datuak ezerezteko eskubidea: zure datuak ezerezteko eska dezakezu tratamendua dagoeneko beharrezkoa ez denean.

- Datuak erabiltzeari aurka egiteko eskubidea: Jakinarazpen komertzialak bidaltzeari uzteko eskatzea, arestian aipatutako moduan.

- Emandako adostasuna errebokatzeko eskubidea

Eskubide horiek postaz gauzatu ditzakezu, Don Juan de Austria, 28, 4ª planta, 46002, Valentzia helbidera edo [email protected] helbidera idatzita: zer eskubide gauzatu nahi duzun adierazi beharko duzu, eta beharrezko dokumentazioa erantsi. Halaber, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari Erreklamazio bat aurkezteko eskubidea ere baduzula.

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunean zure eskubideak gauzatzeko lagungarriak izango zaizkizun eredu batzuk dituzu.

Zalantzaren bat baduzu zure datu pertsonalen tratamenduaren inguruan, datuak babesteko gure ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, [email protected] helbidera mezu elektroniko bat bidalita.