Pepeenergy COOKIE-POLITIKA

AURKIBIDEA

1. Pepeenergyren cookie-politika

Cookie-politika hau www.pepeenergy.com URLaren bidez eskuratu daitekeen webguneari aplika dakioke. Webgune hori Energía Colectiva SLrena da da, zeina MASORANGE taldearen elektrizitate- eta gas-komertzializatzailea baita (IFKa: B98670003. Helbidea: Juan de Austria kalea 28, 4ª planta, 46002, , 46002, Valentzia. Aurrerantzean, Pepeenergy edo Titularra).

Pepeenergyk teknologia hori nola erabiltzen duen jakiteko, irakurri arretaz cookie-politika hau.

2. Zer dira cookieak?

Cookieak webgunera sartzen zaren terminalera deskargatzen diren datu-fitxategi txiki batzuk dira, webgunean nabigazio-interakzio jakin batzuk erregistratzeko eta webgunearen erabilerari buruzko informazioa gordetzeko eta berreskuratzeko erabiltzen direnak, besteak beste, webgunearen kalitatea hobetzeko eta erabiltzaile-esperientzia hobea eskaintzeko. Fitxategi horiek erabiltzailearen ordenagailuan edo terminalean gordetzen dira, eta zure ekipamenduarentzat kaltegarria ez den informazio gehienetan anonimoa dute. Adibidez, webgune horretan berriro sartzen zarenean zure lehentasunak zein diren gogoratzeko erabiltzen dira, hala nola aurreko nabigazio batean aukeratutako hizkuntza, sarbide-datuak edo orriaren pertsonalizazioa.

Bisitariek webgune bat nola erabiltzen duten jakiteko informazio anonimoa erregistratzeko ere erabil daitezke cookieak. Adibidez, jakiteko zein webgunetatik sartu den, edo iragarki-banner bat erabili duen edo ez hara iristeko.

3. Informazioa eta onespenak

Webgunera sartzean, teknologia honen erabilerari buruzko informazio jakin bat eskaintzen dizugu horretarako erabiltzen duzun gailu edo ekipoen bidez, eta gure cookieak erabiltzeko adostasuna eskatzen dizugu.

Kontuan izan erabiltzen ditugun cookie batzuk beharrezkoak izan daitezkeela gure webguneak behar bezala funtzionatzeko eta, haiek erabiltzeko baimena emateari uko egiten badiozu, arazoak izan ditzakezula gure webgunera behar bezala sartzeko edo hura erabiltzeko. Gainera, konfigurazio-sistemaren edo -panelaren bidez, bi aukera dituzu: cookie guztiak onar ditzakezu, edo banaka onartu eta kudeatu.

Halaber, edozein unetan ken dezakezu cookieak erabiltzeko baimena zure arakatzailearen konfigurazioen bidez.

4. Zer cookie erabiltzen ditugun

Gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazioari jarraituz egindako profil baten arabera pertsonalizatutako publizitatea erakusteko behar-beharrezkoak eta funtsezkoak diren cookieak erabiltzen ditugu (eremu seguruak eta aukerak pertsonalizatuak erabiliz, besteak beste).

Zehazki, eta helburuaren arabera, cookie-mota hauek erabiltzen ditu Webgunean Pepeenergyk:

  • Cookie teknikoak. Webaren kudeaketa operatiboa eta haren funtzio eta zerbitzuak gaitzea ahalbidetzen dute, webgunearen eta haren elementuen funtzionamendu egokia eta segurtasuna bermatzeko. Cookie hauek, adibidez, saioari eusteko, erantzun-denbora kudeatzeko eta abarretarako balio dute.
  • Lehentasunen edo pertsonalizazioaren cookieak. Aukera ematen dute zenbait informazio gogoratzeko, erabiltzailea zerbitzura sar dadin bere erabilera beste erabiltzaile batzuenetik bereizten duten ezaugarri jakin batzuekin; adibidez, hizkuntza, eskualdearen araberako itxura edo edukia, etab.
  • Analisi edo neurketarako cookieak. Aukera ematen dute webgunearen erabiltzaileen jokabidearen jarraipena eta azterketa estatistikoki egiteko, bai eta iragarkien inpaktuak kuantifikatzeko ere.
  • Portaerazko publizitatearen cookieak. Webgunean dauden publizitate-espazioak kudeatzeko aukera ematen dute; hala, erabiltzaile bakoitzari bere nabigazio-ohituren eta lehentasunen araberako —edo nabigatzean ematen duen bestelako informazioaren araberako— publizitate-edukia eskaintzen zaio.

Cookieak ez onartzea erabakitzen baduzu, ez dugu bat ere deskargatuko, cookie teknikoak izan ezik, beharrezkoak baitira webguneak behar bezala funtzionatzeko.

Ondoren, Webgunean erabiltzen ditugun cookie-ak biltzen dituen zerrenda bat emango dizugu. Zerrenda horretan, cookie-mota, jatorria eta helburua agertuko dira, eta esteka bat ere bai, aukera izan dezazun jatorriko webguneetara joateko, informazio gehiago jasotzeko eta, kasu batzuetan, desgaitzeko.

Cookie propioak

Cookie-mota: Cookie teknikoak
Jatorria: Xfera Móviles, S.A.U.
Informazioa: IP helbidea
Helburua: Gogoko hizkuntza gordetzea, saioa identifikatzea eta cookie-politikaren onarpena erregistratzea.
Iraupena: Iraunkorra
Epemuga: 1 urtera arte
EBtik kanporako transferentzia: Ez

Hirugarrenen cookieak

Webguneak kanpoko orrietarako estekak ere baditu. Pepeenergyk ez ditu kontrolatzen kanpoko webgune horiek erabiltzen dituzten cookieak. Sare sozialetako edo kanpoko beste webgune batzuetako cookieei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, zuzenean jo dezakezu haien cookie-politiketara.

5. Cookieen konfigurazioa nola aldatu edo adostasuna nola errebokatu

Edozein unetan ezezta dezakezu cookieak erabiltzeko adostasuna. Horretarako, aukera hauek dituzu:

Nabigatzaile horiek eguneratu edo aldatu egin daitezke; beraz, aurreko informazioa edo estekak eguneratuta ez badaude, zure nabigatzailea zerrenda horretan ez badago (Konqueror, Arora, Flock, etab.) edo cookieak kudeatzeko modua aurkitzen ez baduzu, kontsultatu Webgune ofizialean edo jarri gurekin harremanetan.

Zalantzarik baduzu, idatzi [email protected] helbide elektronikora, edo, nahiago baduzu, helbide honetara Energía Colectiva SLren izenean: Calle Juan de Austria 28, 4ª planta, 46002, , 46002, Valentzia.