Gasaren mantentze-lanetarako kontratuaren baldintza orokorrak.

Gasaren mantentze-lanetarako kontratuaren baldintza orokorrak

1. KONTRATUAREN XEDEA

Kontratu honen xedea da Energía Colectiva S.L.(e)ko bezeroei askotariko laguntza-zerbitzuak ematea (aurrerantzean, “Zerbitzuak”). Zerbitzu horiek emango ditu Energía Colectiva S.L.(e)k (IFZa:B.98.670.003; helbide soziala: Don Juan de Austria 28, 4. atea, 46002 Valentzia) (aurrerantzean, “Merkaturatzailea”) une bakoitzean kontratatuta daukan konpainiak.

Zerbitzu horiek kontratatzeko beharrezkoa da Bezeroak gasa hornitzeko kontratu bat sinatua izatea. Harekin batera edo haren ondoren kontratatu ahal izango dira mantentze-zerbitzuak.

2. BI URTEZ BEHINGO PREBENTZIO-AZTERKETA

Etxeko gas-instalazioa bi urtez behin aztertuko da, elementu hauek behar bezala funtzionatzen duten egiaztatzeko:

  • Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua onesten duen uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuaren araberako azterketak, zeinetan barne hartzen baita etxeko instalazioaren eta haren gas-aparatuen bi urtez behingo nahitaezko azterketa prebentiboa.
  • Berokuntzako eta etxeko ur beroaren instalazioa.
  • Galdaretako ke-zirkuitua aztertu eta, hala badagokio, garbitzea.
  • Ke-hodiak eta tximinia aztertu eta, hala badagokio, garbitzea.
  • Galdararen erregailua garbitzea, hala badagokio.
  • Espantsio-ontzia aztertzea.
  • Ura tratatzeko sistemak aztertzea.
  • Erregailuaren eta galdararen arteko itxituraren estankotasuna aztertzea.
  • Zirkuituetako ur-mailak aztertzea.
  • Segurtasun-elementuetan akatsik den aztertzea.
  • Ur-iragazkiak aztertu eta garbitzea.
  • Ur bero sanitarioa prestatzeko sistema aztertzea.
  • Isolamendu termikoaren egoera aztertzea.
  • Kontrol automatikoko sistema aztertzea.
  • Purgadoreak aztertzea.
  • Berokuntzako zirkuitu hidraulikoa ikuskatzea.
  • Galdarako uraren presioa aztertzea.
  • Barne hartzen da azterketan detektatutako matxuren konponketa (3 orduko eskulana eta 50 â‚¬ bitarte materialetan, bezeroarentzako kosturik gabe).

Mantentze-lanen zerbitzuak barne hartzen du azterketan detektatutako matxuren konponketa (adibidez, gasa erregulatzeko balbula aldatzea, erraz iristeko moduan dauden eta instalazio akastun batetik ez datozen hodietako akatsak eta galdararen isolamendu termikoa, betetze-giltza eta erregailuak aldatzea), betiere ez badiete eragiten aurrerago zehazten diren zerbitzu salbuetsietako elementuei. Estaldura hau erabili ahal izateko, Merkaturatzaileak hitzartutako egunean egin beharko du azterketa bezeroak. Bezeroak lehenago eskatzen badu azterketa, Merkaturatzaileak ez ditu estaliko azterketa horretan detektatutako matxurak.

Baldintza horiek betetzen badira, Merkaturatzaileak bere gain hartuko ditu joan-etorriaren gastuak, aurrekontua egitea, 3 orduko eskulanari dagokion zenbatekoa eta berrogeita hamar (50) euro bitarte materialetan. Aldez aurretik deskribatutako mugak gainditzen badituzte konponketa-gastuek, konponketaren enpresa arduradunak Onuradunari fakturatuko dizkio, baldintza berezi hauekin:

  • Materialak fabrikatzaileek gomendatutako taulen arabera sartuko dira aurrekontuan.
  • Aurrekontuan ez da barne hartuko joan-etorriari edota bestelako edozein egoera bereziri lotutako kontzeptu fakturagarririk(adibidez, gaueko lanaren edo presazko lanaren, plusa, etab.).

Bi urtez behingo azterketa prebentiboa egiteko arriskuen prebentzioaren inguruko ohiz kanpoko neurriak hartu behar badira, neurri horiek hartzetik eratorritako kostuak bezeroaren aurrekontuan sartuko dira, eta azterketa egin aurretik onartu beharko ditu.

Salbuetsitako zerbitzuak:

  • Kontratu hau indarrean dela, gas-instalazioa edo galdara konpontzea, baldin eta Merkaturatzailekoa edota markaren zerbitzu tekniko homologatukoa ez den norbaitek manipulatu badu aldez aurretik.
  • Lokalen aireztatze-premietatik eratorritako eraberritze-lanak.
  • Matxurak konpontzen erabilitako materialak eta ordezko piezak, aurreikusitako mugatik aurrera.
  • Instalazioen erabilera edo kontserbazio arduragabetik eratorritako kalteak.
  • Sute, leherketa, uholde, izotzaldi eta bestelako ohiz kanpoko egoerek eragindako kalteak.
  • Galdara/ur-berogailua konpontzea, haren antzinatasunaren ondorioz edo zaharkitzeari lotutako arrazoiengatik merkatuan ordezko piezarik ez dagoelako, ezin badira konpondu.
  • Galdara/ur-berogailua markaren zerbitzu tekniko homologatuaren instalazio teknikoetara garraiatzea, beharrezkoa denean hura konpontzeko.
  • Ziurtagiri ofizialak behar dituzten instalazioko egokitzapenak eta aldaketak.
  • Obra zibileko edozein lan.

3. MATXUREN KONPONKETA

Gas-instalazio indibidualaren, galdararen edo berokuntza-zirkuituaren funtzionamendu totala edo partziala eragozten duen matxuraren bat badago, zerbitzu honek estaldura hauek barne hartzen ditu:

  • Laguntza emateko telefonoa erabilgarri dago astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik, 9:00etatik 20:00etara.
  • Aurrekontua eta joan-etorriak doan.
  • Egoera “oso presazkoa” bada, profesionala gehienez ere 3 orduan joango da bezeroaren instalazioetara, urteko 365 egunetako 24 orduetan. Oso presazko zerbitzutzat joko da gas-ihesa detektatzea.
  • Oso presazko zerbitzutzat joko da gas-ihesa detektatzea.
  • Bezeroak eskatzen duen eta oso presazkotzat jotzen ez den bestelako edozein zerbitzu bezeroaren bizilekuan artatuko da gehienez ere 24 orduan, lanegunetan (asteburuak ez dira barne hartzen).
  • Matxura konpontzeko lehenengo 3 orduetako eskulana doakoa da, eta konponketarako behar diren materialen kostuaren lehenengo berrogeita hamar (50) euroak estalita daude. Zenbateko horretatik gorako gastu gehigarriak bezeroaren kontura izango dira beti.

Aldez aurretik adierazitako epeak alde batera utz daitezke haiek betetzea eragozten duten egoera geografikoak, klimatologikoak eta ezinbestekoak gertatzen badira. Halaber, ezingo da bermatu profesionala adierazitako epeetan joango denik, konponketa markaren zerbitzu tekniko (SAI) homologatuak egin behar duenean.

Matxura bat konpontzeko prebentzioarekin lotutako ohiz kanpoko neurriak hartu behar badira, neurri horiek hartzetik eratorritako kostuak bezeroaren aurrekontuan sartuko dira, eta konponketa egin aurretik onartu beharko ditu.

Aurrekontuan ez da barne hartuko joan-etorriari edota bestelako edozein egoera bereziri lotutako kontzeptu fakturagarririk ((adibidez, gaueko lanaren edo presazko lanaren plusa, etab.).

4. KONTRATUAREN IRAUPENA.

Kontratu hau indarrean sartuko da sinatzen den egunean, eta hamabi hilabeteko iraupena izango du, baldin eta ez bada beste iraupen bat zehazten baldintza berezietan; aldi berdinetan luzatzen dela joko da isilbidez, alderdietako edozeinek ez badu salaketarik aurkezten idatziz kontratuaren edo luzapenetako edozeinen epea amaitu baino hamabost egun lehenago gutxienez; jaso izana ziurtatzeko aukera ematen duen bitartekoren bat erabili beharko da horretarako. Bezeroak Kontratua epea baino lehen amaitzea premiatu ahal izango du. Horretarako, garbi adierazi beharko dio Merkaturatzaileari, eskaera egin dela ziurtatzen duen edozein bitarteko erabiliz, eta aurreabisu bat eman beharko dio kontratua iraungi baino hilabete lehenago. Kontratuaren aurretiazko amaiera horrek ez du izango inolako penalizaziorik.

Merkaturatzailearekiko gas-hornidurako kontratua dena delako kausagatik amaitzeak Kontratu hau amaitzea eragingo du.

5. LANGILEAK

Langile kualifikatu eta behar bezala ziurtatuek emango dituzte Kontratu honen xede diren zerbitzuak.

6. ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA

Bezeroak kontratu hau baztertu ahal izango du hamalau eguneko epean, sinatzen denetik edota kontratuaren dokumentazioa jaso zuenetik zenbatuta (kontratua gauzatu baino geroago izan bazen, urrunetik egin bazen —telefonoz edo Internet bidez— edo Merkaturatzailearen establezimenduetatik kanpo egin bazen), eta bezeroak kontsumitzaile-izaera badu Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginaren (azaroaren 16ko 1/2007 Errege Lege Dekretuaren bidez onetsia) 3. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Bezeroak atzera egiteko eskubidea gauzatu ahal izango du bere erabakia arrazoitzeko beharrik gabe eta inolako penalizaziorik gabe, baina jasotako zerbitzuak merkatu-prezioaren arabera konpentsatzeko betebeharra izango du. Zuzenbidean onetsitako beste edozein bide erabili ahal izateaz gainera, bezeroak, kontratuan atzera egiteko, bidaliko zaion Atzera Egiteko Eredua behar bezala beteta bidal diezaioke Merkaturatzaileari Don Juan de Austria 28, 4. atea, 46002 Valentzia helbidera.

Enpresa-jardueraren edo jarduera profesionalaren esparruan egindako kontratuek ezingo dute baliatu kontratuan atzera egiteko eskubidea.

7. ONURADUNA

Onuraduna da (dokumentu honetan Bezeroa ere esan zaio) Merkaturatzailearekin bere negoziorako edo etxebizitzarako gas naturalaren hornidura aktibo bat kontratatu duen eta hornidura hori daukan pertsona fisiko edo juridikoa, salbuetsita daudela jabeen erkidegoak, garajeak eta aparkalekuak.

8. LURRALDE-EREMUA

Espainiako edozein tokitan eman ahal izango dira zerbitzuak.

9. BERMEA

Merkaturatzaileak bermatuko du mantentze-lan eta konponketa-zerbitzu guztiak zerbitzu-kalitate handienarekin egingo direla, eta, materialen bat erabili behar bada, material bermatu onenak erabiliko direla. Lanak amaitu ondoren, profesionalak lanean aritu den eremua garbituko du. Zerbitzu horiek 6 hilabeteko bermea dute, amaitzen direnetik zenbatuta.

10. PREZIOA

Baldintza berezietan zehazten da prezioa. Urteko zenbatekoa gas-horniduraren fakturazioko aldien arabera zatikatuko da.

Merkaturatzaileak gorantz edo beherantz aldatu ahal izango du prezio hori, eguneraketa horren aurreko 12 hilabeteetan KPIak izan duen aldaketaren arabera. Urte guztietako urtarrilaren 1ean egingo da eguneraketa. Bestalde, Bezeroaren konturakoak izango dira gastu, kostu eta zerga eskagarri guztiak, barne dela Balio Erantsiaren gaineko Zerga; ondorioz, aplikatu beharreko prezioa handiagoa izatea eragingo dute.

Merkaturatzaileak Bezeroari eskaintzen dizkion sustapen, deskontu eta osagarriak haien baldintza espezifikoetara eta haietan zehaztutako denborara mugatuko dira, ez dute gerora indarrean jarraituko, eta Bezeroari ez diote emango haiek mantentzeko inolako eskubiderik. Aurrekoaren kalterik gabe, jasanarazitako zerbitzuen kostuak eta prezioak aldatu ahal izango dira haiek zehazteko kontuan hartu diren osagaietakoren baten zenbatekoa aldatzen denean, edota Merkaturatzaileak hala jakinarazten badio Bezeroari. Egokitzapen edo aldaketa horren berri eman beharko zaio Onuradunari, konforme ez badago Merkaturatzaileari Kontratua indargabetu nahi duela adieraz diezaion idatziz, 30 eguneko epean. Bezeroak ez badu erantzuten epe horretan, prezio berria onartu duela joko da. Merkaturatzaileak ez du izango Kontratu honen xede diren zerbitzuak emateko betebeharrik baldin eta Onuradunak ez baditu garaiz ordaindu haien prezioak.

11. FAKTURAZIOA, EPEAK ETA ORDAINTZEKO MODUA

Merkaturatzaileak baldintza berezietan eta Kontratu honen baldintza orokorretan jasotzen diren modalitatearen, aldizkakotasunaren eta prezioaren arabera fakturatuko dio bezeroari.

Zerbitzuen prezioa eta dagokien BEZa ordainduko ditu Bezeroak, Merkaturatzailearekin adostuta daukan gas naturalaren hornidura-zerbitzuaren fakturarekin batera, Bezeroak esleitutako banku-kontuko zordunketa bidez. Zerbitzu bakoitzari dagokion hileko kuotaren ordainagiria zordunketa edo helbideratze bidez pasatuko da bezeroak adierazitako banku-kontura; hura identifikatzeko, SEPA mandatua txertatu da Kontratu honetan, bezeroak ere sinatua.

12. NEGOZIO-LOKALERAKO EDO ETXEBIZITZARAKO IRISPIDEA

Kontratatutako Zerbitzuak eman ahal izateko, Bezeroak negoziora edo etxebizitza pertsonalera sartzea erraztu beharko die Merkaturatzaileak behar bezala ziurtatutako langileei.

13. ERANTZUKIZUNA

Onuradunak eta Merkaturatzaileak uko egiten diote ondoriozko kalte eta zeharkakoengatik eta onura-galerengatik elkarri erantzukizuna eskatzeari, betiere ez badira dolozko ez-betetze batetik eratorri.

14. KONTRATUA LAGATZEA

Alderdietako edozeinek eskualdatu ahal izango du Kontratu hau, betiere beste alderdiari idatziz jakinarazten badio, eta Bezeroaren lagapen-hartzailea alderdi igortzaileari dagozkion eta Kontratu honetatik eratortzen diren betebehar eta eskubide guztietarako subrogatzen bada. Halaber, Onuradunak kontratua laga aurretik, egunean izan beharko ditu ordainketei dagozkien betebeharrak, eta ziurtatu beharko du lagapen-hartzailea dela negozioko edo etxebizitzako gas naturalaren hornidura-kontratuaren titular berria.

15. KONTRATUA BALIOGABETZEA

Kontratua dagokion epearen aurretik baliogabetu ahal izango da hauetako kausaren bat gertatzen denean:

  • Kontratu honetan ezarritakoaren arabera hartutako ordainketa-betebeharrak ez betetzea.
  • Okupatzaileak ez uztea negozioan edo etxebizitzan sartzen, kontratatutako zerbitzuak emateko.
  • Negozioari edo etxebizitzari dagozkion gas-instalazioak zerbitzuan eta funtzionamenduan jartzeko beharrezko baimen administratiboak ez edukitzea, iraungita edukitzea edo baliogabetuta edukitzea.
  • Negozioa edo etxebizitza gasez hornitzeko bezeroak hitzartutako kontraturik ez izatea edo amaituta nahiz baliogabetuta edukitzea.
  • Halaber, Kontratu honek ez duenez barne hartzen jabeen erkidego, garaje eta aparkalekurik, Merkaturatzaileak epearen aurretik ebatzi ahal izango du, Bezeroa horietako egoeraren batean dagoela jakiten duen unean.

16. GATAZKAK KONPONTZEA

Kontratu honen interpretazioari eta hura betearazteari dagokienez izan daitezkeen desadostasunak konpontzeko, baldintza berezietan jasotzen diren zerbitzuak ematen diren tokiari edo erabiltzailearen etxebizitzari dagozkion epaitegien eskumenaren mende geratzen dira bi alderdiak; erabiltzaileak aukeratu ahal izango du epaitegia, kontsumitzaile-izaera edo erabiltzaile-izaera badu, azaroaren 16ko 1/2007 Errege Lege Dekretuaren bidez onetsitako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginaren arabera.

17. DATUEN BABESA

Askotariko Laguntza Zerbitzua eskaintzeak berekin dakar Bezeroaren datu pertsonalak tratatzea, zeinak Kontratu honetan, Gas Hornikuntzako Zerbitzua Kontratatzeko Baldintza Orokorretan eta pribatutasun-politikan zehazten denaren arabera tratatuko baitira.

Energía Colectiva S.L. sozietatea izango da tratamenduaren arduraduna (posta-helbidea: Don Juan de Austria 28, 4. atea, 46002 Valentzia) eta IFZa B.98.670.003). Datuak babesteko gure ordezkariarekin harremanetan jartzeko, bidali mezu elektroniko bat [email protected] helbidera.

Zerbitzu hori emateko, Merkaturatzaileak identifikazio-datuak, harremanetarakoak eta ordainketari eta Bezeroaren hornikuntzari dagozkion datuak tratatuko ditu, Kontratu honi jarraituz, Askotariko Laguntza Zerbitzua kudeatzeko eta emateko. Bezeroak ez badu horietako daturen bat ematen, edo ez badira zuzenak, ezin izango da Zerbitzua eman.

Merkaturatzaileak, Zerbitzua emateko, zerbitzu hori Merkaturatzailearen kontura ematen duten hirugarren enpresei emango dizkie identifikazio- eta kontaktu-datuak eta hornikuntzari dagozkionak. Merkaturatzaileak kontratuak ditu enpresa horiekin, zerbitzua ematearen ondorioz izan ditzaketen datu pertsonalen segurtasuna eta tratamenduaren legezkotasuna bermatzeko. Merkaturatzaileak ez du aurreikusten datuen nazioarteko transferentziarik egiterik.

Kontratuak irauten duen artean gordeko dira datuak, eta, kontratua ebatzi ostean, blokeatuta , Merkaturatzaileak bete beharreko legezko betebeharrak iraungi arte.

Datu horietara irispidea izateko, haiek zuzentzeko, ezeztatzeko, tratamenduari aurka egiteko edo mugatzeko eta datuak eramateko eskubideak balia ditzakezu Don Juan de Austria 28, 4. atea, 46002 Valentzia helbidera edo [email protected] helbide elektronikora idatzita. Zer eskubide gauzatu nahi duzun adierazi beharko duzu, eta beharrezko dokumentazioa erantsi. Halaber, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari Erreklamazio bat aurkezteko eskubidea ere baduzula.

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunean zure eskubideak gauzatzeko lagungarriak izango zaizkizun eredu batzuk dituzu.

Zalantzaren bat baduzu zure datu pertsonalen tratamenduaren inguruan, Datuak Babesteko gure Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, [email protected] helbidera mezu elektroniko bat bidalita.

18. BEZERO-ARRETA ETA KOMUNIKAZIOAK

Erabiltzailea edozein bitarteko erabiliz jarri ahal izango da Merkaturatzailearekin harremanetan.

Merkaturatzailea hainbat bitartekoren bidez jarriko da harremanetan bezeroarekin, hala nola posta elektronikoz, testu-mezuen bidez (SMS), aplikazioen barruko jakinarazpenetatik, mezu edo komunikazioak webgunean argitaratuz edo Merkaturatzailearen beste edozein zerbitzuren bidez.

Kontratu hau sinatzen duten aldeen arteko komunikazioa errazteko, aldeok konpromisoa hartzen dute kontratazio-eskabidean jakinarazitako telefono mugikorraren, faxaren, helbide elektronikoaren eta posta-helbidearen zenbakiei eusteko, eta adierazten dute 14 eguneko epean jakinaraziko dizkiotela beste aldeari komunikazio-bideotan eginiko aldaketak, bide fede-emaileak baliatuz.

Merkaturatzaileak telefono bidezko arreta-zerbitzua izango du 910608494 zenbakian. Bezeroak eskura izango du zerbitzu hori, Kontratu honekin zerikusia duen edozein gorabehera argitzeko.

GASAREN MANTENTZE-ZERBITZUAN ATZERA EGITEKO FORMULARIOA

14 egun naturaleko epean, zure kontratuan atzera egiteko eskubidea duzu.

Formulario hau erabil dezakezu Energía Colectiva S.L.(r)rekin PEPEENERGY hitzartua duzun Gasaren Mantentze-lanetarako Kontratuan atzera egiteko. Ez da beharrezkoa inprimaki hori erabiltzea. Kontratua posta elektroniko bidez edo posta-gutun bidez identifikatuta edota beste edozein modutan eman diezagukezu zure erabakiaren berri.

Helbide elektronikoa: [email protected]
Posta-helbidea: Energía Colectiva S.L., Don Juan de Austria 28, 4. atea, 46002 Valentzia



Dokumentu honen bidez jakinarazten dut ATZERA EGITEN dudala __________________________________________________HPKUko hornidura-puntuko Gasaren Mantentze-lanetarako kontratuan

.

___________(e)ko ___________________aren _____(e)(a)n, eskatutakoa.

Bezeroaren izen-abizenak: _______________________________________

NANa/IFKa: ________________________

.

Helbidea: ____________________________________________________________

Udalerria: ____________________________________________________________

Probintzia: ______________________ Posta-kodea: ___________________

Eguna: ___________________________

Sinadura: